XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ETXEBARRI.
Ni be banajoiak... A, itxaron... (Tebeoa hartu karpetatik, eta Mariñori emonda badoa aterantza).

KARTARIA.
Nik ez juat hau galtzen...(Txapela hartu eta aterantza hau ere).

ETXEBARRI.
Epe! Batan bat geratu behar jok telefonoa hartzeko!.

MARIÑO.
Neu geratuko nok, zuek joan trankil....

ETXEBARRI.
Bakarrik geratzen haz, eh? Tenientea be bajoiek eta!.

(Badoaz Etxebarri eta Kartaria. Mariño jezarri eta tebeoa irakurtzen geratzen da]).

(Argi guztiak amatatzen dira, aurrez aurreko horma zuria aprobetxatuz pantaila legez, diapositibak edo pelikulea proiektatzeko).

(Irudiak desfile eta omenaldi militarrenak izango dira, bandera bera ere tartean nabarmenki agertzen dala).

(Entzungo dan musika, hau ere martxa militarrena izango da, letra bakoa, patioan gertatzen dan omenaldia adierazi gurean).

(Holako batean, foko batek ezkerreko horma argituko dau, batez ere fotokopiagailua).

(Era berean, irudia finko eratuko da, une barregarri bat erakutsiz).

(Musika geratu eta isildu egingo da, baina magnetofoia hondatu balitz edo holantxe, belozidadea galduz).

(Sargentua sartzen da).

MARIÑO.
(Zutik eta firme). Zure esanetara, nire sargentu!.

SARGENTUA.
(Fotokopiagailurantz doa artez artez).

(Berba, harro eta andaluzerara, lehen legez) Ze? Zu e' zoa' omenaldira ala? (Fotokopiak egiten hasten da).

MARIÑO.
Ez nire sargentu.

SARGENTUA.
(Fotokopiak egiteari utzi gabe) Ba zu bakarrik zago' hara joan barik... Gaurko egunean, espaiñol danak....